Heziketa autobusean bertan hasten da
2011-2012 ikasturtean, egunero ikastetxera eramaten ditugun 1.400 ikasleek bide-segurtasunari buruzko prestakuntza jasoko dute autobusean doazela.
CuadraBusen uste dugu hezkuntza prozesua autobusean bertan hasten dela, eta beren ikasleak gure esku uzten dituzten ikastetxeei emandako zerbitzuaren beste atal bat dela; horretarako, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektua kontuan hartu eta haien hezkuntza premia eta balioetara egokitzen gara autobusaren joan-etorrietan.
Ikasturte honetan hezkuntza proiektu berri bat sortu dugu ikasleei bide-segurtasunari eta hezkuntzari buruzko prestakuntza emateko, ikastetxearen garraioa bera oinarri hartuta. Neurri xume batzuk ikastea eta horiek duten garrantziaz jabetzea da helburua. Horretarako, jolasak eta jarduera egokituak erabiltzen ditugu 2-12 urteko haurrekin.
Segurtasun-uhala erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzearekin batera, oinarrizko jokabide arauak aztertu genituen landutako lehenengo hezkuntza-fitxan; bereziki, geltokietan eta autobusaren zain daudenean bete beharreko arauak.
10 minutu lehenago egotea, geltoki inguruan korrika ez ibiltzea eta autobusa erabat gelditu arte itxarotea gora igotzeko; horiek dira istripu eta ezbehar asko saihesteko gomendio errazak.
Helburua da ikastetxerako joan-etorrian eta geltokian nola jokatu behar duten ikastea, hezkuntza-fitxak koloreztatuz eta irakurriz, eta betiere tonu atsegin eta dibertigarrian.
Geltokiko arauez gain, lehenengo fitxan arreta berezia jartzen da segurtasun-uhala erabiltzeak duen garrantziaz; izan ere, horixe da eserlekuan jarri bezain laster hartu beharreko lehen neurria. Horrez gain, laguntzaileen eta gidarien aholkuei beti kasu egitea gogorarazten zaie.