Autobus Ekologikoa
BERGARAKO UDALAK HIRI-GARRAIORAKO ZERBITZU BERRIA AURKEZTU DU.
AUTOGASEZ DABILTZAN 2 AUTOBUS JARRI DITU.
PGL eta gasolinazko bi autobus hibridoz hornitu du zerbitzua, 22 jarlekukoak eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak. Urtarrilaren 2an Bergaran hasiko den zerbitzu berriak PGLz dabiltzan 2 ibilgailu izango ditu; bi linearekin zerbitzu zabalagoa emango du, maiztasuna handiagoa asteko egun guztietan, geltoki gehiago, denak seinalatuta, eta berriz kargatzeko ordainketa-txartelak.
Herribusa zerbitzua PGLz dabiltzan autobusez hornitutako lehenengoa izango da Euskal Herrian. Ingurumena errespetatzen duen zerbitzu honek berrikuntza eta abantailak dakartza: gasolinarekin alderatuta %50eko aurrezpena eta CO2 isurpenak nabarmen murriztea. PGL gas likidotua autobusetarako erregai gisa erabiltzen da, gas kutsagarri gutxiago eta zarata gutxiago ateratzen dutelako. Bidean doala gasa amaituz gero, gasolinaz jarraitu dezake zerbitzua bete arte.
Autogasaren abantailak: Kutsadura murrizten du; diesel ibilgailu batek PGLz dabiltzan 20 ibilgailuk adina NOx isurtzen du, eta PGLz dabiltzan ibilgailuek isuritako partikulek ez dute neurtzeko moduko baliorik hartzen hiriko ziklo batean. Klima aldaketa moteltzen du; autogasez dabilen ibilgailu batek gasolinazko bere pareko batek baino %14 CO2 isurpen gutxiago sortzen du, eta gasoliozko batek baino %10 gutxiago.
Erregai kostuen murrizketa; gutxi gorabehera, gasolioa edo gasolina baino %50 merkeagoa da. Kutsadura akustikoa murrizten du; gasoliozko edo gasolinazko motorrek baino zarata gutxiago ateratzen du. Autogasak dituen abantaila ugarien artean garrantzitsuena airearen kalitatea hobetzen laguntzea da seguruenik, batez ere hiriguneetan. Europa osoan 7 milioi ibilgailu dabiltza autogasez. Horrek esan nahi du, errepidezko garraioari dagokionez, bidaiarien ibilgailu guztien erregai mix-aren %2 inguru dela, eta 2012an %….. izango da; beraz, erregai alternatibo nagusia da Europako Batasunean. Zerbitzua emateko, SPICA Urban modeloko bi autobus erabiliko dira, Autogas errekuntzakoak eta isurpen kutsagarri minimoak dituztenak, Mercedes-Benzen 240 CVko euro 5. abiadura automatikodun Sprinter 524 modeloari karrozeria jarrita.