2012an, Bergarak hiri-autobusaren maiztasunak gehitu eta geltoki berriak egokitu ditu
CuadraBusek eskainiko duen zerbitzuak 20 minutuko kadentzia izango du, eta larunbat arratsaldeetan ere ibiliko da.
Bi autobus egongo dira funtzionamenduan –eta hirugarren bat erreserban-, erdigunea eta herriko beste toki batzuk lotzen dituzten bi linea zirkularrak osatzeko. 24 plazako hiru modelo hibrido dira (hamabi eserita eta beste hamabi zutik), eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Ibilgailu berriek PGL (petrolio-gas likidotua) erabiltzen dute erregai gisa; erregai horrek askoz gutxiago kutsatzen du eta %50eko aurrezpena dakar gasolinarekin alderatuta.
Horrela, CuadraBus Gipuzkoako merkatura zabaltzen da. Operazio-basea Amillagan izango du, eta orain arte Bergarako hiri-autobusean egon diren arduradunekin batera, beste hiru gidari eta administrari bat egongo dira.